Argiak, jokoak, azokak eta  Eguberrirako planak

Argiak, jokoak, azokak eta  Eguberrirako planak

Eguberri oporrak bertan daude eta haiekin familia eta lagun artean egunak pasatzeko plan dibertigarriak egiteko gogoa. Jai egun hauetan, gozatzeko jarduera-mota guztietako aktibitateak eskaintzen ditu  Trapagarango herriak, bere kaleak argi eta dekoratuekin janzten dituen bitartean.

Etxeetan opari eta ilusioa banandu baino ordu batzuk lehenago, 24an Olentzero funikularrean iritsiko da arratsaldeko 17.15etan ume guztien pozerako. Halaber, hauek ederto batean pasatu ahal izango dute 26an udal-kiroldegian hasiera emango duen umeen gabonetako parkearekin. Hau irekita egongo da urtarrilaren 4ra arte. Gainera, auzoek parke hauek izango dituzte ere Zugaztietan 27 eta 28an eta Ugarten 29 eta 30ean. Bertan, 0 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteek puzgarrirekin, simulagailuekin, jumping, eskulan-lantegiekin, jokoekin eta aktibitate askorekin gozatu ahal izango dute. Parkeak 11:00-13:30 eta 16:30-20:00ko ordutegia izango du udal-kiroldegian  eta de 11:00 -13:00 eta 17:00-20:00ko ordutegia Zugaztieta eta Ugarten.

Halaber  Ludoteka Gazteak programazio berezia izango du data hauetan ihes gelak, zinema, askari, tailer, bingo eta proposamen desberdin askorekin.

Plan guzti hauetara Lauaxeta plazan ezarrita dagoen karpa erraldoian egiten ari diren jarduera anitzak batu behar zaizkie. Besteak beste, 27an kanpai-aurrekoak ospatuko dira DJ baten musikarekin alaituz arratsaldeko 19:30etan eta jarraian Baturik-ek antolatutako erosketetan gastatzeko 2000€-eko Gabonetako Zozketa gauzatuko da. Zozketa honetan parte hartzeko erosketak egin edo zerbitzuak kontratatu behar dira udalerriko establezimendu elkartuetan abenduaren 27ra arte. Halaber, 28an Gabon kantak burutuko dira 19:00etan Trapagarango Abesbatzaren eskutik eta larunbatean Oparien eta Gabonetako Azoka jarriko da 11:00-15:00 eta 16:30-19:00ko ordutegian. Zalantzarik gabe erregeei begira opariak erosteko aukera handia. Abentura zaleak goizeko 09:00etan batu ahalko dira urteari agur esateko 31an egingo den Pico de la Cruz-erako mendi igoerarekin.19:00etan Trapagarango Abesbatzaren eskutik eta igandean Oparien eta Gabonetako Azoka jarriko da 11:00-15:00 eta 16:30-19:00ko ordutegian. Zalantzarik gabe erregeei begira opariak erosteko aukera handia. Abentura zaleak goizeko 09:00etan batu ahalko dira urteari agur esateko 31an egingo den Pico de la Cruz-erako mendi igoerarekin.

Azoka eta gainerako proposamenekin alaitzen garen bitartean, ez diogu gozatzeari utziko eguberriko argi ederrekin eta giro beroan biltzen gaituzten merkataritza eta ostalaritza desberdinetako apainketekin. Horregatik, ideia ona da une batean altu bat egitea eta udalerriaren gastronomiaz eta merkataritzen eskaintza handiaz gozatzea.

Zugaztietako Elizan dagoen Belen erakusketa bisitatzea ere eguberria bizitzeko beste aukera bat da. Hau ikusgai egongo da larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan urtarrilaren 6ra arte.

Behin urte berrian sartuta, karameluez kargatuta datozen Ekialdeko erregeen desfilea itxarongo dugu urtarrilaren 5ean. Hauek 18:00etan hasiko dira Zaballako auzotik kiroldegirako ibilbidea eginez.

Animatu zaitez Trapagaranera etortzen eguberri-plan ederrez gozatzeko!

 

informazio gehiago: www.trapagaran.net

Leave a Reply

Your email address will not be published.