Egun pasa Arboledan

Egun pasa Arboledan

Trapagarango udalaren goialdean kokaturik, Arboledako auzoa uda-opor hauetan egun pasa bat egiteko leku aproposa da. Antzina batean meatze-herria zena, bere lurralde zabalez eta bista bikainez gozatzera gonbidatzen duen aisialdirako espazio erakargarrian bihurtu da gaur egun. Horrela, Arboledak Bizkaiaren industrializazioaren funtsa eta bere ondasun natural handia ezagutzera bultzatzen gaitu.

Arboledara iristeko era berezienarekin hasiko dugu eguna, Larreinetako funikularra hartuz hain zuzen. 1926tik aurrera martxan, salgaiak garraiatzeko eta langileak meatze-zonara igotzeko eraiki zen. Garraiobide honetara igota hegal menditsuen eta Abraren badiaren bista ikusgarriez gozatu ahal izango dugu.

Behin gora iritsita, gutxi gorabehera kilometro bateko paseo atsegina emango dugu Arboledara iritsi arte. Bere kaleetako etxeetan eta harri-zulatzaileen monumentuan meatze-garai zaharra ikusiko dugu islatuta. Era berean, langile nekaezin hauek bizi ziren baldintza gogorretara eramango gaituen zaharberritutako meatze-etxea bisitatu ahal izango dugu. Eguerdia iritsita, kale nagusira joango gara non zona honetako plater tradizionala den babarrun plater eder bat jan ahalko dugun bertan dauden era askotariko jatetxeren batean.

Etenaldi honen ondoren, auzoaren inguruan dauden meategi zaharrak eta bertako iragana imajinatzera eramaten gaituzten meatze-sektorearekin erlazionatutako objektuak ikusi ahal izango ditugu. Horrez gain, urteen joan-etorriarekin urmaeletan bihurtu diren meategi eta mea-ustiategiko espazioez gozatzeko aukera izango dugu. El Ostión bezalako putzuak arrantzaleentzako entretenimendu zona bat bihurtu dira.
Jardunaldia bukatzeko, Blondis-eko Putzuko Begiratokira hurbilduko gara, non izen bereko meategiaren uholdeak eratutako putzu artifiziala eta baita meatze-zonaren bista ikusgarriak ikusi ahalko ditugu.

 

 

Argazkia: Alberto Fernandez

Leave a Reply

Your email address will not be published.