Hotzari aurre egiteko, babarrunak Zugaztietan

Argazkia: bocadorada.com

Hotzari aurre egiteko, babarrunak Zugaztietan

Negu betean sarturik, urdaila berotzeko plan gastronomikoek beti ematen dute egun bateko txangoak edo asteburuko irteerak egiteko aukera aproposak. Hori dela eta, Trapagarandik gomendatzen dizuegu Zugaztietara etortzeko, hango paisaia ederrak ezagutu eta mahaikide guztien gozagarri izango diren babarrun bikainez gozatzeko.

Zugaztietak bere laku ederrekin, eskulturen parkearekin edo bidezidor askorekin eskaintzen dizkigun paisaia ederretan barrena ibiliko gara gosea egiteko eta, ondoren, Trapagarango goialdean dagoen auzoaren erdigunera hurbilduko gara. Eskualdeko ezaugarri den plater bat eskaintzen digute bertan: babarruna. Izan ere, badira hamarkada batzuk lekale hori bere sakramentuekin prestatzen espezializaturiko jatetxeak daudela auzoan. Inondik ere, otordu eder bat eskaintzen diete babarrunak dastatzera hurbiltzen direnei. Sukaldaritza zoragarri hori lehengai onenekin eta lekaleak su txikian prestatuta lortzen dute esku adituek.

Zugaztietako hirigunea, beraz, leku bikaina da hango jatetxe askotako etxeko plater tipikoa dena dastatzeko. Aukera paregabea da, eta milikak zein tripontziak beteko ditu, kalitate eta kantitate handia elkartzen direlako plater honetan. Izan ere, ostalariek bermatu egiten dute babarrunak − sakramentu, aza eta piperminekin batera− janez gero bezeroak gogobeteko direla.

Babarrunak dastatzeko hirigunean gelditzea Zugaztietak jasotzen dituen bisitari askoren ibilaldi-planaren zati bihurtu da, eta guk ere gogotsu gomendatzen dugu inork ez dezala Meatzaldetik alde egin hain gureak diren produktuak dastatu gabe.

Ibilbide bat egin ondoren pilak kargatzeko  edota goizean poteoan ibili eta gero kuadrillarekin otordu plan bat egiteko  modurik onena da inguruko jatetxe jator batean amaitzea.

Zatoz eta biribildu zure asteburuko plana gastronomia onenarekin!

Leave a Reply

Your email address will not be published.