Meatzaldea konkistatzen burdinazko pedalekin

Meatzaldea konkistatzen burdinazko pedalekin

Zazpigarren urtez Trapagarango herriak bizikleta zaleen artean ezinbestekoa bihurtu den Pedales de Hierro mountain bike martxa ospatuko du. Honela, igande honetan, irailaren 29an, Katalino Trapagaran BTT elkarteak, Aire Norte-k eta Trapagarango Udalak antolaturiko BTT ekitaldiak Haraneko paisaiak konkistatuko ditu.

Aurtengo edizio honetan beste autonomia-erkidego batzuetako parte hartzaile gehiago etorriko dira Trapagarango kirol-ekitaldi honek lortzen ari duen ospe-handiagotzea eta ziurtasuna argi utziz. 650 parte hartzaile egongo dira martxa honek eskaintzen dituen, eta aurreko urteko antzekoak diren, bi ibilbideetan zehar. Alde batetik, 35 kilometrotako eta 1.100 metroko aldea duen ibilbide laburra dago eta bestetik 52 kilometro eta 1.700 metroko aldea daukan ibilbide luzea. Bi bide hauek Trapagaraneko mendi eta paisai ederrak zeharkatuko dituzte, era honetan, txirrindulariek udalak duen natura bikainaz gozatzeko aukera izango dute. Garaieratik ikusi ahalko dituzten bistek eta meatzeko inguru bereziek ez dituzte axolagabe utziko lasterkariak. Izan ere, kirola bultzatzeaz gaindi, ekitaldi honek bertako paisaiak eta udala bera bultzatzea bilatzen du, eta nola ez, merkataritza eta ostalaritzari laguntzea ere.

Txirrindulari eta afizionatuak goizeko 09:15etan batuko dira Udal Kiroldegian martxari hasiera emateko. Hala ere, horrez gaindi beste aktibitate batzuk egongo dira eguna borobiltzeko eta familia plan ederra eskaintzeko ilusioz. Besteak beste, umeentzako puzgarriak, ginkana eta bide-segurtasunari buruzko zirkuituak egongo dira.

Igande honetan Meatzaldean zain izango gaituzue pedalei eman eta Haraneko paisaiekin txunditzeko!

Leave a Reply

Your email address will not be published.