Mokaduka ezagutuz Trapagarango gastronomia

Joan den abenduan ezagutu ziren “Trapagaran pintxotan” 3. lehiaketaren pintxo irabazleak. Boulevard Kafe Antzokia eta Betiko Quinielas tabernak izan ziren lehiaketaren irabazleak, bere elaborazio arretatsu eta berritzaileengatik.

Herriko hamahiru establezimenduk hartu zuten parte lehiaketa honetan: Betiko Quinielas, La Pinta, Arana, Sotoki, Happy, La Gramola, Bizigarri, Batzoki, Boulevard, Karrantza, Txalaparta, London eta Trasgu tabernek.

Boulevard Kafe Antzokiak lortu zuen lehenengo saria epaimahai herrikoiaren kategorian pintxo honi esker: arroz-odoloste krema sukaldaritzarako esnegainarekin nahastua eta patata-pure frijituaz egindako txurroak. Kafetegi hau ez da berria aitortzei dagokienez, zeren duela bi urte epaimahai profesionalak emandako saria ere lortu zuen lehiaketa berean.

Boulevard kafe antzokiko Encarni San Martín eta Borja Merino (argazkia: Emilio Zunzunegi)

 

Bere aldetik,  Betiko Quinielas tabernak epaimahai profesionalaren kategoriako lehen saria jaso zuen, segidako bi urtez. Iazko pintxoaren oinarria bakailaoa izan bazen, aurten  boletus eta foiez betetako masailak egin dituzte, mahaspasa saltsatan, gurineztaturiko ogi txigortu baten gainean aurkeztuta. Gainera, herritarren gozamenerako, establezimendu horiek abenduko asteburu guztietan eskaini dituzte pintxo irabazleak,  bertako gastronomia ezagutzeko asmoz Trapagaranera zetozen guztiek   dastatzeko aukera eduki zezaten.

Germán Crende  eta Silvia Gámez, lehen sariaren diplomarekin (argazkia: Emilio Zunzunegi)

Epaimahai profesionala gastronomiaren alorreko adituek osatu dute, besteak beste Bilboko Artxandako Ostalaritza Eskolako sortzaileak, eta pintxoak baloratu dituzte kontuan izanda haien aurkezpena, originaltasuna, berrikuntza, zaporeen harmonia eta elaborazioa.  Beste alde batetik esan behar dugu epaimahai herrikoia 200 pertsonek baino gehiagok osatu dutela,  hots, lehiaketan parte hartu duten pintxoak dastatu eta gehien gustatu zaien aldeko botoa eman duten pertsonek. Aipatu tabernetako bakoitzari trofeo eta diploma bana eman zaie eta erreportajea eta publizitate-faldoia argitaratu zaie DEIA egunkarian.

Lehiaketa gastronomikoan zehar establezimendu parte-hartzaileek batez beste 800 pintxo saldu dituzte, eta horrek 30.000 euroko inpaktu ekonomikoa sortu du.   Agerian geratu da, beraz, herritarrek zein herrira bisitan datozenek zapore berriak dastatu nahi dituztela eta eskualdeko sukaldaritza ezagutu nahi dutela.

Lehiaketa honek meatzari-herri honetako ostalariek daukaten maila gastronomiko handia islatzen dute, lehengai onenari sukaldarien esku trebeenak gehitzen baitzaizkie. Mokadu berriztatzaileetatik hasi eta betiko plateretara, Trapagaranen jaki-eskaintza zabala aurkitzen dugu gure ahosabaiak limurtzeko.   Indaba, bakailao, txuleta eta proposamen modernoagoak daude herrian mahaiko guztiak pozik uzteko.

Trapagaran ezagutzera animatzen zaituztegu bere zapore eta mokaduzko gastronomiaren bidez, mimo eta arreta handiz prestatzen baitituzte herriko taberna eta jatetxe bikainetako sukaldariek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.