Trapagaran dastatzen pintxoz pintxo

Trapagaran dastatzen pintxoz pintxo

 

Hirugarren urtez ahosabai guztietarako egokia den pintxo lehiaketa gustagarria gauzatzen ari da Trapagaranen. Honek, herriko 13 ostalaritza batuko ditu bide gastronomiko bat sortuz. Lehiaketan bi sari emango zaizkie parte hartzen duten tabernei, euretariko bat epaimahai profesional batek emango du eta bestea pintxo hauek dastatzera hurbiltzen diren pertsonek.

Horrela, herri-epaimahaia osatuko da parte hartzen duten establezimenduetara pintxoak dastatzera joan, zigilu orria bete eta gehien gustatu zaien pintxoaren aldeko botoa ematen duten pertsonen artean. Ibilbide honetan Bar Betiko Quinielas, Bar La Pinta, Taberna Arana, Sotoki Taberna, Bar Happy, Bar La Gramola, Bizigarri Café-Restaurante, Batzoki, Boulevard Kafe Antzokia, Taberna Karrantza, Café Txalaparta, Café London eta Cafetería Trasgu ostalaritzek eskainitako kreazioak dastatu ahalko dira. Lehiaketa joan den azaroaren 8an hasi zen eta asteburu honetara arte luzatuko da. Honela, oraindik ekitaldi honetan parte hartzera animatzen direnek ostiralean 19:30etik 22:00etara, larunbatean 12:30etik 15:00etara eta 19:30etik 22:00etara eta igandean 12:30etik 15:00etara izango dute denbora, txapelketaren azken txanpa da eta.

Bozketa azaroaren 25era arte egongo da irekita eta zigilu orria, datu pertsonalekin eta establezimendu guztien zigiluarekin beterik, Udal-kiroldegian, Enplegu eta herriaren garapenerako agentzian edo taberna parte-hartzaile bakoitzean jarritako hautestontzietan utziz burutuko da. Parte hartzen duten tabernez gain, zigilu orria Baturik establezimenduetan eta beste leku batzuetan lortu ahal da.

Zonako auzotarrak eta Trapagaranek jasotzen dituen bisitari guztiak animatzeko asmoarekin, pintxoek euro bateko prezioa dute eta sarien zozketa egingo da botoa ematen duten pertsona guztien artean. Sarien artean bi pertsonentzako nekazaritza-turismoko bi gaueko egonaldia, Bodegas Bordón-era joateko bi pertsonentzako hiru bisita, erosketetako 150 euroko txartel bat eta 6 ardo kutxatila daude, beste batzuen artean.

Sarien zozketa azaroaren 28an egingo da Enplegu eta herriaren garapenerako agentzian goizeko 11:00tan. Irabazleei organizazioak informatuko die. Zigiluen orri eta sari bakarra onartuko da laguneko.

Berriz ere, Trapagaranek bere herria, merkatua eta ostalaritza ezagutzeko aukera aparta eskaintzen du asteburuko plan gastronomiko desiragarri honen bitartez.

Animatu eta hurbil zaitez Trapagaran dastatzera!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.