Trapagaranek Espainiako Kopa eta Euskadiko Txirrindularitza Egokituaren Txapelketa jasoko ditu

Imanol Martínez (handbike) eta Alfredo Irusta (bicicleta)
Argazkia:  Emilio Zunzunegi

Berriro ere, bizikleta ekitaldi garrantsitu bat egingo da Trapagaranen  eta hura ikustera eta bizitzera etorriko diren ehunka bisitarik beteko dute herria. Inondik ere aukera bikaina izango da kanpotik datozen bisitariei gure natur guneak, gastronomia eta kultura erakusteko, eta nola ez, gure herriko txirrindularitzarekiko zaletasun handiaz gozatzeko abagunea ere izango da.

Horiek horrela, asteburu honetan, irailaren 21 eta 22an, Espainiako Txirrindularitza Egokituaren Txapelketan eta Euskadiko Txapelketan, Eusebio González Hierro memorialean, alegia, lehiatzera datozen txirrindulari profesional onenez beterik egongo da Trapagaran. Eusebio González, hain zuzen ere,  ekitaldi honen gaur egungo antolatzaile den Trapagarango Txirrindulari Elkartearen fundatzailea izan zen,  eta Trapagaranen izena eramaten zuen lehiatzen zen herri guztietara. Meatzaldean egindako txirrindularia, ez zen bizikletatik jaitsi bere azken urteetaraino.

Horrez gain, Alfredo Irustari ere omenaldi bat egingo zaio txapelketan zehar, Trapagarango klubean trebatu eta egun txirrindularitza egokituan baitabil.

Asteburu honetan burutuko den lehiaketa puntuagarria izango da 2019ko Espainiako Txirrindularitza Egokituaren Koparako eta baita Euskadiko Txapelketarako ere Eskuzko bizikleta, Trizikloa, Tandem eta Bizikleta modalitateetan.

Goizeko 10:00etan hasita, Maiatzaren Lehena etorbidean izango da irteera eta helmuga. Txapelketok bi egunez egingo dira.  Larunbatean,  Espainiako Koparako balioa duen lineako froga burutuko da 5,1 kilometroko zirkuitu batean. Ordu bete eta laurdenez bueltak emango zaizkio belodromoari, eta ondoren, buelta bat emango zaio hiri-zirkuituari. Bigarren jardunaldian, igandean, zirkuitu berean egingo da froga, kasu horretan, Euskadiko Txapelketako erlojupeko modalitatean.

Zaletasunak Trapagaranen itxarongo dizue asteburu borobila bizitzeko!

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.