Zatoz inauteriak gurekin ospatzera!

Laster batean inauteriak helduko dira gurera eta Trapagaranen prest gaude egunok hainbat ekintza dibertigarrirekin ospatzeko. Urtero bezala, musika, kolore, mozorro eta alaitasunez beteko dira herriko kaleak eta denontzako hainbat aktibitate eskainiko dira, giro ezin hobean ospatzeko.

Datorren otsailaren 21ean gure kaleek dagoeneko tradizioa bilakatu den danborrada jasoko dute. Arratsaldeko 17:30etan, Musika Eskolako ikasle eta irakasleak kalejiran arituko dira herritik Portu Brass metalen boskoteak eta “Bilbao Música”-ko ikasleek lagunduta. Beethovenen musikarekin hasiko da desfilea, konpositoreari bere jaiotzaren 250. urteurrenean omenaldia eginez.

Larunbatean egun ederra ospatuko ahalko dugu. Goizari hasiera emateko, 11:00etatik aurrera El Despiste fanfarriak herriko kaleak alaituko ditu musikaz betez. Umeen mozorroak aurpegiko makillaje profesionalekin biribiltzeko, arratsaldeko 16:00etan doako makillaje tailerra egingo da Olaso Jauregian. 18:00etan Txistularien Udal Banda kalejiran ibiliko da  eta fanfarria berriz jarriko da martxan.

Mozorro desfile-lehiaketa 18:30etan hasiko da Lauaxeta plazatik irtenda, Udal Kiroldegian amaitzeko. Desfile hau alaitzeko fanfarria, Trapagarango erraldoiak eta Katxarrada perkusio taldeak joko dute bidean zehar. Ondoren amaierako jaialdia eta mozorro desfile-lehiaketaren sari-banaketa egingo da Udal Kiroldegian. Trapagarango Biofussion dantza akademiaren emanaldia ere izango da bertan. Sari banaketa amaitu ondoren, diskotekaren musikarekin alaituko da kiroldegia.  Lehiaketa amaitu eta gero, kale animazioak fanfarriarekin batera jarraituko du.

Igandea egun ederra izango da Trapagaranera hurbiltzeko etxeko txikienekin, izan ere, goizeko 10:00etan kalejira egongo da Txistularien Udal Bandaren eskutik eta 11:00etatik 14:00etara umeentzako gaztelu puzgarriak eta hainbat tailer egongo dira Udal Kiroldegian. Eguerdian fanfarriak herriko kaleak alaitzen jarraituko du eta arratsaldeko 18:00etan izango da 0 urtetik 14rarteko umeen mozorro-lehiaketa. Honekin batera Trapagarango  Play Dance Studio akademiaren emanaldia egongo da. Iluntzeko 20:00etan Sardinaren Hileta ikuskizun piro-musikalaz gozatu ahalko dugu kiroldegiaren ondoko aparkalekuan. Aurten, berrikuntza gisa, zaratarik gabeko piroteknia erabiliko da eta, eguna ere goxoan bukatzeko, nola ez… denontzako txokolatada!

Animatu eta etorri Trapagarango inauteri alai eta animatuak ezagutzera. Inauteriak familia eta lagunen artean jai giro paregabean ospatzeko egun fenomenoak izango dira!

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Leave a Reply

Your email address will not be published.