Zugaztietako alde zaharra ezagutuz

Zugaztietako alde zaharra ezagutuz

 

Trapagarango goiko aldean kokatua, Zugaztieta Euskadiko meatzari-herririk garrantzitsuenetako bat da. Trianoko mendiek inguratua, herrixka honen alde zaharrak agerian uzten du, bere egitura eta arkitekturaren bidez, hango biztanleen bizitza markatu zuen meatzaritza jardun eskerga. Monumentu Multzo izendapena jasota 2003an, Zugaztietako meatzari herrixkak antzinako xarmari eusten dio nahiz eta garai modernoetara moldatuta egon, esentzia galdu gabe.

Hirigune txiki horren erdian plaza dago, eta haren inguruan, auzoko hainbat toki interesgarri, adibidez,  Maria Magdalenari eskainitako eliza ikus dezakegu eta musika-kioskoa ere bai.  Handik ateratzen diren kale txiki estuak sare egitura bat osatzen dute alde zaharrean. Europan ondoen kontserbaturiko meatzari herrixketako bat eta Bizkaiko langile mugimenduaren sorleku izanik, Zugaztietan badaude zenbait monumentu, harrizulatzaileari eskainia, esate baterako,  bere iragan meatzari keinuak egin diotenak.

Gaur egun 500 biztalen baditu ere, bere garaian meategietako milaka langile bizi ziren han. 1877an sortua, auzoa erabat hazi zen oso denbora laburrean Estatu osotik heltzen ziren meatzariek zeharo igoarazi zutelako etxebizitza-eskaera.  Hamarkadak geroago, Trapagarango XIX. mendeko auzo txiki honen alde zaharrak bere iragan meatzaria antzematen uzten digu, oraindik garai hartako hiru etxe mota geratzen direlako.

Etxebizitza eskasia dela eta oso azkar eraiki behar izan ziren etxebizitzak eta, horregatik, meategiaren ondoan eraikitako lehenak zurezko etxeak eta barrakoiak izan ziren.  Ingurua bisitatzean mota horretako etxebizitzak ikus ditzakegu, nahiz eta haien egitura, eraikuntza-materialak eta barne-banaketa aldatuta dagoen.  Geroago, herrixka sendotzen zihoan heinean eta kontuan hartuta ez zituztela gutxieneko baldintza higienikoak betetzen eta jendea metatuta bizi zela, barrakoien ordez harrizko eraikinak egin ziren. Halaber, enpresak ere etxebizitzak eraiki zituzten, adibidez, Orconera Iron One konpainiakoak. Elkarri atxikitako etxeak ziren horiek, bi familientzako eginak, lerroetan jarriak, irregularki banatuak. Etxebizitza horietan bizi dira oraindik auzoko biztanle  batzuk.

Bilbo Handitik ordu erdiko bidean,  gune honetan atsedenerako eta gozamenerako aukera paregabea aurkitzen dugu. Zugaztietako alde zaharra ezagutzea aukera ona da familiarekin edo lagunekin eguna pasatzeko,  giro lasai eta animatuan.   Auzoko meatzaritzaren historia ikasi ostean kale nagusitik igarotzea gomendatzen dizuegu, jatetxe eta tabernez beteta baitago, Trapagarango gastronomiaren plater izarra  −indabak− dastatzeko aukera bikaina ematen digutenak.

Murgildu Zugaztietako historian!

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.