Zugaztietako Nekazal eta Abeltzain Azokan

Egun pasa entretenigarria Zugaztietako Nekazal eta Abeltzain Azokan

Azaroko lehen igande guztietan bezala, Zugaztietak egun pasa atsegina eskaintzen digu bere Nekazaritza eta Abeltzain Azokarekin. Era honetan, ekitaldi honek bere hemeretzigarren edizioa ospatuko du domeka honetan eguna giro erosoan pasatzeko plan animatua eskainiz. Trapagarangoko Udalak eta Ronda-k, Meatze-Zonaren nekazaritzako-abelazkuntza kulturaren sustapenerako Elkarteak, antolatuta, hitzorduak goizeko 10:00etan hasiera emango die eta Zugaztietako sarreran kokatutako aparkalekuan ezarriko da 15:00tararte.

Azken urteetan bizitako sendotze eta goren uneagatik, azokak postu-kantitatea handituko du urte honetan guztira nekazaritzarako 30 etxola, 12 artisau-kiosko eta gutxi gorabehera 250 baserri-animalia batuz. Postuetan primerako produktuak aurkitu ahal izango ditugu, bestak beste, fruituak, barazkiak, gozoak, gazta, patea, eztia eta Jaen-go oliba-olioa.

Animalien artean haragiko abelgorriko 60 ale inguruko lagin bikainaz gain, zaldi, ahuntz eta ardien ganaduak egongo dira bertan. Horrez gain, artzain-txakurrak ikusi ahal izango ditugu.

Halaber, azokan jatorriz Enkarterrikoa zen Antonio de Trueba idazlearen jaiotzaren berrehungarren urteurrenaren oroipenari dedikatutako karpa bat jarriko da.

Helduek azoka-ingurunean kokatutako hiru txosnetan deskantsatzen duten bitartean etxeko umeek Francisco Intxaurraga kaleko udal-frontoian jarritako gaztelu puzgarriekin jolastu ahal izango dute 11:00etatik aurrera.

Azoka honek bertako produktuak, artisauen lanak eta animalia ezberdinak ezagutzeko eta hauekin gozatzeko aukera ematen du bai familiarekin, bai bikotearekin eta baita lagunen artean ere egun pasa ederra egiteko aukera aurkeztuz. Halaber, eta behin Zugaztietara etorrita, jardunaldia borobildu eta aprobetxatu daiteke inguruan dauden paisaia ederrak bisitatzeko. Kotxea etxean utzi daiteke, autobusez hurbiltzea baimentzen duen garraio sare ona baitago bertan.

Animatu eta domeka ederra pasatu Zugaztietan!

Leave a Reply

Your email address will not be published.